 |
Hau Partaidek zure esku jartzen duen On-Line erosketa zerbitzua duzu. Gure dendan, erraz eros ditzakezu Partaidek zuretzat dauzkan hainbat artikulu.
|
 |
Ikus dezakezunez eskaintzen zaizkizun artikuluak ugariak dira, hala nola garbiketa, bulego eta ikasgeletako material, altzariak, gas-olioa eta abar eros ditzakezu.
|
 |
Beraz Partaidek barrura sar zaitezen gonbidatzen zaitu eta… erosketa on bat izan dezazula!
|
 |
Hemen eskaintzen ditugun artikuluen erabateko garantia emateko, fidagarritasun osoa eman dezaketen hornitzaileak ditugu. Gure helburua bezeroari kalitate eta garantia handiena ematea da, horregatik edozer bazenute zerbitzatutako artikuluari buruz, badakizue itzultzeko aukera duzuela ohiko dugun moduan. Guzi hau egiteko, erosketa jaso duzun egunetik, 7 egun izango dituzue. Kasu hauetan gastuak bezeroaren gain joango dira.
|
 |
Jakina den moduan, itzulitako materialak modu egokian eta bere jatorrizko enbalajean egon behar du. Behin gure biltegira ailegatu eta bere egoera egokia dela baieztatu ondoren ohiko bideak erabiliz bueltatuko da ordaindutako dirua.
|
 |
Jakin, edozein kasutan, akastun artikuluak edo gaizki zerbitzatutakoak 7 eguneko epe barruan itzul daitezkeela; kasu hauetan itzulketak suposatzen dituen gastuak Partaidek bere gain hartuko ditu. Itzulketa hauek egiteko honako korreo elektroniko hau luzatzen zaizue:
partaide@gipuzkoaweb.com
|
 |
Partaidera eskuratzen diren datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuta daude. Emandako datuak fitxategi batetan bilduko dira eskaerak behar bezala tramitatu daitezen.
|
 |
Abenduaren 13.eko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalei buruz dioenez, Partaideko bezero bezala, edozein daturen aldaketa edo abarren berri eman dezakezue. Horretarako idatziz lehen azaldutako korreo elektronikora jo dezakezue edo postaz Partaideko helbidera (Anoeta Pasealekua, 22, 20014-Donostia).
|
 |
Telefonoz luzatu nahi badizkiguzue zuen arazoak hau duzue zenbakia 943-445192 eta aldiz, orri hauen bitartez komunikatu nahi baduzu ere, baduzu aukera.
|