|
Euskal Autonomi erkidegoko, sare kontzertatuan kokaturiko 56 ikastolaz osatutako kidegoa gara, gaur gaurkoz, 35.000 ikasle bilduz. Euskalduntze dinamiko batetan oinarrituriko hezkuntza eskaintzen dugu, kalitateari ere lehentasuna emanaz. Gizartegintzan eta euskalgintzan txertatutako hezkuntza proiektua da, baina Euskal Herrian eta Euskal Herrirako sortua, gure ikasleei eta gizarteari hoberena emateko asmoz. Ikastolentzat lan eginaz, beste zenbait zerbitzu ere eskaintzen ditugu, hala nola, aurrean duzun denda birtuala. Etor zaitez Partaide ezagutzera.
|